XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin baten, baserri baten, txarria hilteko lanak egiten ziharduen: porruak eta kipulak txikitzen, gero arroz eta guzti egosteko.

Dana amaituta eta prest egoanean, izara zuri eder bat ipini eben baserri ondoan izeko Petrak ikusi eian hurrengo egunean eta odola hartzera eta odoloste eta buzkantzak egiteko etorri eiten.

Txarriak zeozer asmatu eban eta berekautan uste eban ez jakola bizi luzerik gelditzen.

Baina gau horretan edurtza handi bat egin eban.

Hurrengo goizean dana zuri-zuri agertu zan eta badakizue horrek zer esan nahi eban?

Gure txarriak bizia luzatu ebala!

Dana zuri-zuri egoanez, izeba Petrak ez eban izararik ikusi.